Batasuna
Fitxa
-
Erregistro zenbakia
-
AUT00100
-
Autoritateak
-
Batasuna
-
Ibilbidea
-
Batasuna Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista izan zen. Alderdia izen bereko prozesuaren (Batasuna prozesua) ondorioz sortu zen, ezker abertzaleko indarrak Euskal Herri osoa berne hartuko zuen erakunde politiko batean biltzeko asmoz. Prozesu horretan Herri Batasuna nahiz Euskal Herritarrok-etik zetozenak batu ziren batik bat. Batasuna bi alderdi horien historiaren jarraitzaile da, hortaz.
2003an legez kanpo zegoen Espainian, baina ez Frantzian. Horregatik, egoitza Baionara mugitu zen. Espainiako justiziaren eta Europar Batasunaren arabera, ETAren beso politikoa izan zen Batasuna.2013ko urtarrilaren 3an, Baionan emandako prentsaurreko batean alderdia desegiten zela iragarri zen.