EHAK

Fitxa

Erregistro zenbakia
AUT00095
Autoritateak
EHAK
Ibilbidea
Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK) Hego Euskal Herriko alderdi politiko komunista eta abertzalea zen.

2002ko uztailaren 29an alderdi politiko gisa erregistratu zuten Bilboko notaritza batean. 2005ean, Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldiz, Espainiako Estatuaren Justiziak legez kanpo utzitako Aukera Guztiak plataforma politikoaren konpromisoa bere gain hartuta.

Urte bereko apirilaren 8an, Batasunak , dagoeneko legez kanpo, EHAKi bozkatzeko eskatu zien bere militante eta jarraitzaileei, prentsaurreko batean adierazi zutenez.

Eusko Legebiltzarrean, EHAKeko hautetsiek Ezker Abertzalea talde parlamentarioa osatu zuten.
Fitxa multzoa
Autoritateak