EHAS

Fitxa

Erregistro zenbakia
AUT00093
Autoritateak
EHAS
Ibilbidea
Euskal Herriko Alderdi Sozialista (EHAS) Euskal Herriko alderdi politiko abertzale eta sozialista bat izan zen; Hegoaldeko EASek (Eusko Alderdi Sozialista, 1974ko abenduan sortua) eta Iparraldeko HASek (Herriko Alderdi Sozialista, 1974ko martxoan sortua) bat egitetik sortu zena (1975). Euskal Herri osoan finkatu zen; Iparraldeko eta Hegoaldeko taldeak Buru Bateragilearen bitartez zeuden lotuta.

Helburu gisa euskal estatu sozialista, independentea, bateratua eta euskalduna aldarrikatu zuen. 1975ean Koordinadora Abertzale Sozialista bultzatu eta sortu zuen. 1977an desegin zen beste taldeekin batera, HASI (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) alderdia osatzeko.
Fitxa multzoa
Autoritateak