Díez Usabiaga, Rafa
Fitxa
-
Erregistro zenbakia
-
AUT00010
-
Autoritateak
-
Díez Usabiaga, Rafa
-
Ibilbidea
-
Urnieta, 1956. Michelin enpresako langilea. Oso gazterik hasi zen sindikalismoan, eta LABen egiturekin bat egin zuen hasiera-hasieratik. Laurogeiko hamarkadan, sindikatuko zuzendaritzan hasi zen lanean eta 1992ko martxoan Leioan (Bizkaia) egindako III. Kongresuan LABeko koordinatzaile nagusi izendatu zuten. Ondoren, 1996ko apirilean agertoki berean egindako IV. Biltzarrean, idazkari nagusi kargua hartu zuen eta VII. Biltzar Nagusian (2008ko ekainean) utzi zuen, eta Ainhoa Etxaidek ordezkatu zuen karguan.
1998an Legebiltzarkidea izendatua izan zen EAEko parlamentuan Euskal Herritarrok taldetik.
2009ko urriaren 13an Espainiako Poliziak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz, Diez atxilotu zuen Ezker Abertzaleko beste hainbat kide ezagunekin batera. 2011ko irailean 10 urteko espetxe zigorra betetzeko sartu zuten eta 2017ko abuztuaren 17an atera zen Santoñako El Dueso espetxetik.